Martin Abarrategik eta Manex Agirrek irabazi dute Araian jokatutako final-laurdena

Mirari Altube Arrese 2021ko api. 19a, 08:43
Martin Arriolabengoa eta Manex Agirre bertsotan, Araian. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Arabako binakako bertsolari txapelketako bigarren final-laurdena jokatu zen atzo, domeka, Araian eta Martin Abarrategi eta Manex Agirre aramaioarrek irabazi zuten hori 474 puntu eskuratuta. Haien atzetik geratu ziren Peru Abarrategi eta Beñat Garaio (469 puntu) eta Eli Zaldua eta Aitor Ugarte (434 puntu).

Lehenengo itzuli honetan hamahiru bertso puntuagarri kantatu zituen bertsolari bakoitzak, 26 bertso bikoteak. Eta ariketa guztiak egin ondoren, Manex Agirrek eta Martin Abarrategik lortu zuten puntu gehien.

Zapatuan, Izarran jokatutako finalaurrekoan, ostera, Xabi Igoa bigarren postuan sailkatu zen eta Andere Arriolabengoa hirugarren. Hortaz, finalaurrekotik kanpo geratu ziren.

Datorren zapatuan, hilaren 24an, Oionen jokatuko da hirugarren final laurdena. Ondoren, finalerdiak etorriko dira, Amurrion eta Gasteizen; eta finala, Legution izango da, maiatzaren 22an. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak