Izarrako kultura etxean jokatutako saioan hamahiruna bertso kantatu ditu bertsolari bakoitzak, Lierni Altunak ipinitako gaiei eta neurriei erantzunez.
Gaur, domeka, jokatuko da bigarren final laurdena, Araian.
Sei, aramaioarrak
Lehen saioan egondako bertsolari aramaioarrez gain beste lauk ere parte hartuko dute txapelketan: Martin Abarrategik, Peru Abarrategik, Manex Agirrek eta Aitor Ugartek, hain justu ere. Bikote bakarra izango da bertsolari aramaioarrez osatutakoa: Martin Abarrategik eta Manex Agirrek osatuko dutena.