San Martin eskolari izena aldatu nahi diola bozkatu du gehiengoak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko mar. 22a, 10:11

Bozkak, multzotan banatuta. Argazkia: Guraso Elkartea.

San Martin herri eskolari izena aldatu edo ez erabakitzeko bozketa egin zuten eguenean; bada, 199 bozketatik 124 baiezkoak izan ziren.

Eguenean egin zuten bozketa San Martin herri eskolako langileek, ikasleek, gurasoek eta Aramaioko Udal ordezkariek. San Martin eskolari izena aldatu edo ez erabaki behar zuten, eta horretarako hiru aukera zituzten; Bai, nahi dut; Berdin zait; eta, Ez, ez dut nahi.

Bozketaren emaitza

Bada, emaitza izan da: 124 bai; 22 berdin zait; eta, 53 ez. Gehiengoak, %62,3ak, izena aldatzearen alde bozkatu du.

Hurrengo pausoa izango da izenak proposatzeko kontuan hartu beharko dituzten irizpideak adostea.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak