San Martin herri eskolari izena aldatu edo ez erabaki beharko dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko mar. 17a, 18:00

Ikasle ordezkariek eta Elkarbizitza batzordeko kideek antolatuta, bozketa egingo dute bihar, eguena, San Martin herri eskolaren izena aldatu edo ez erabakitzeko. Bi zergati nagusi daude proposamenaren atzean.

San Martin herri eskolaren izena aldatu edo ez erabakiko dute bihar eskolako eragile ezberdinek. Orain dela bi urte, eskolako guraso elkarteak eskolaren izena aldatzeko proposamena egin zuen; eta, aurtengo ikasturtean, Elkarbizitza batzordetik ikasleen ordezkariei proposamenaren berri eman zaie. Ikasleek gaiaren inguruan hausnartu dute, eta, behin hori eginda, Eskola Komunitateari helarazi diote proposamena.

Izena aldatzeko arrazoiak

Bi arrazoi nagusi daude izena aldatzeko: lehenengoa da txarto ulertuak egoten direla izenarekin. San Martin izeneko beste eskola bat ere badago, eta gertatu izan da erositako materiala edo ordezko irakasleak Aramaiokoa ez den beste eskolara joatea; bestetik, kontuan hartu dute San Martin santu izena dela, eta, gaur egun, santuarena ez den beste izen bat aproposago ikusten dute, batez ere, ikasleek.

Bi arrazoi horiek aintzat hartuta bozkatu beharko dute izena aldatu nahi duten edo ez.

Komunitatea

Eskolako komunitatea osatzen duten guztiek izango dute bozkatzeko aukera. "Langile guztiek, ikasleek, gurasoek eta baita udal ordezkariek ere", azaldu du eskolako zuzendari Saioa Uriartek. Bihar, eguena, egingo dute bozketa. Ikasleek eta langileek eskolako gimnasioan bozkatu beharko dute, 10:30etik 12:00ak bitartean. "Bestalde, eskolara etorri ezin direnek inprimaki bat bete beharko dute. Guraso Elkartekoek bideratu dute inprimakia: horiek ere gaur bozkatu beharko dute, 14:00ak arteko tartearekin", dio Uriartek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak