'Aulki jokoa' abestiaren bideoklipa aurkeztu du Idoia Asurmendik

Imanol Beloki Unamuno 2021eko otsailaren 25a

Idoia Asurmendi musikari aramaioarrak IDOIA taldearen Ilun eta abar diskoko aurrerapen abestiaren bideoklipa aurkeztu du, eta dagoeneko ikusgai dago Aulki jokoa kantuaren bideoklipa. Aramaioarraren lanak zazpi abesti batzen ditu, eta horietako bat irudiz jantzi du. Aramaion bertan grabatutakoa da, eta herriko jendeak ere hartu du parte Asurmendiren lanean.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak