Puntu berde mugikorra hilabeteko hirugarren martitzenean egongo da Ibarran

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko urt. 12a, 10:54

Etxe partikularretan, saltoki eta enpresa txikietan sortzen diren hondakin bereziak jasotzeko gunea da puntu berde mugikorra. Hileko hirugarren martitzenetan egongo da Ibarran; horrez gain, auzoetan ere izango da puntu berde mugikorra.

Hiri hondakinak biltzeko ohiko edukiontzietara bota ezin diren hondakin bereziak jasotzeko gunea da puntu berde mugikorra.

Hileko hirugarren martitzenetan egongo da Ibarran, 11:00etatik 13:00etara; horrez gain, auzoetan ere egongo da. Otsailaren 24an, maiatzaren 5ean, abuztuaren 18an eta urriaren 20an Gantzagan, Etxaguenen, Arexolan eta Oletan izango da; aldiz, martxoaren 10ean, maiatzaren 19an, irailaren 1ean eta azaroaren 3an Untzillan, Barajuenen, Azkoagan eta Uribarrin izango da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak