Arabako Basogintza Elkarteak laguntza eskainiko du Aldundiarekin tramiteak egiteko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko urt. 12a, 10:22

Herritarrek Aldundiko baso-laguntza eskaerak egin ahal izateko zerbitzu berezia eskainiko du Arabako Basogintza Elkarteak. Aramaioko Udalean eskainiko dute laguntza, eguenetan; aurrez hartu behar da hitzordua.

Arabako Foru Aldundiaren baso-laguntza eskaera egiteko epea irekita dago. Hori kontuan hartuta, Arabako Basogintza Elkarteak zerbitzu berezia eskainiko du. Aldundiko laguntzak eskatzeko interesa dutenek erabili ahal izango dute zerbitzua.

Zein egunetan

Udaletxean egongo dira Basogintza Elkartekoak, eguenetan; hain zuzen, urtarrilaren 14an, 21ean eta 28an; eta, otsailaren 4an eta 11n. Ordutegia: 9:30etatik 15:00etara.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa da:

  • N.A.N. fotokopia.

  • Bankuaren datuak.

  • Katastroko lursailen erlazioa –eguneratua– edo eskrituren fotokopia.
  • Eskatzailearen helbide fiskala Arabatik kanpo egonez gero, interesatuak zerga-betebeharrak kitatuta dauzkala adierazten duen ziurtagiri eguneratua aurkeztu beharko du.

Osasun egoera dela eta, aurrez hitzordua eskatu behar da 945 89 20 34 telefono zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak