'Cinema Paraiso' eta 'Erlauntza' filmeez gozatzeko aukera egongo da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko abe. 27a, 10:00

Abenduaren 27an Cinema Paraiso eskainiko dute, eta abenduaren 30ean Erlauntza.

Gabon egitarauaren barruan zinema eskaintzak ere bere tokia izango du. Alde batetik, Ikusiz Gozatu taldeak antolatutako zikloa dago. Zine italiar zikloaren barruan eskainiko duten hirugarren eta azken filma domekan izango da, abenduaren 27an: Cinema Paraiso, hain zuzen. Emanaldia kultura etxean izango da, 18:45ean.

Giuseppe Tornatore zuzendariaren lana 1988koa da, eta Ennio Morricone maisuaren musikak girotzen du filma.

Erlauntza

Bestalde, abenduaren 30ean, eguaztena, Erlauntza filma ikusteko aukera egongo da. Kultura etxean izango da, 18:30ean. Lagun kuadrilla bat aste bukaera pasa joango da etxe batera, eta han dena nahastu egingo da: trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga, eta baita erlauntz bat ere. 93 minutu irauten du filmak, eta protagonistak dira, bestea beste, Aitziber Garmendia, Itziar Atienza eta Getari Etxegarai. Mireia Gabilondo da zuzendaria eta Kepa Errasti gidoilaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak