Gelarik gela ibili dira Olentzero eta Mari Domingi Aramaioko haurrak bisitatzen. Aurten, gainera, abenduaren 24an Sastiñan izango ez direnez, gaur jaso dituzte haurren gutunak eskolan.
Ondoren, txistor jana egin dute eskolako patioan. Urtero moduan, LHko 6. mailako gaztetxoak arduratu dira txistor jana prestatzeaz. Gustura ibili dira, gorde beharreko distantziak eta neurriak zainduta.