Olentzero egiten eta Gabonetako apaingarriak egiten ikasiko dute txikienek, besteak beste

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko abe. 20a, 10:00

Argazkia: Unsplash.com

Aramaioko txikienek izango dute zer egina Gabon egunetan. Tailerrak, ipuin kontalaria, antzerkia... izango dute.

Ohiko Gabonak izango ez diren arren, ohiko egitarauan jaso izan diren beste hainbat ekintzak ere izango dute lekua aurten. Etxeko txikienei zuzendutako ekintzen kasuan, urtero antolatu izan dituzten ekitaldiekin aurrera egitea erabaki dute.

Tailerrak

Umeendako bi tailer antolatu dituzte: abenduaren 28an Olentzero egiten ikasiko dute, kultura etxean, 12:00etan. 4 urtetik gorako haurrendako izango da, eta izena eman beharko da ludotekan abenduaren 22a baino lehen; bigarren tailerrean Gabonetako apaingarriak egingo dituzte. Kultura etxean izango da, abenduaren 30ean, 12:00etan. 4 urtetik gorakoendako, eta ludotekan eman beharko da izena abenduaren 22a baino lehen.

Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria

Abenduaren 29an, umeei zuzendutako antzerkia eskainiko dute kultura etxean: Oparia. 17:00etan izango da. Abenduaren 31n, eguena, Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria izango da kultura etxean. Bi saio eskainiko ditu: 11:30ean, 3 eta 5 urte bitarteko umeendako; eta 12:30ean, 6 urtetik gorakoendako.

2021eko urtarrilaren 4an, puzgarriak jarriko dituzte kiroldegian, txikienen gozamenerako. 16:30ean izango dute hitzordua. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak