Androzentrismoa da Gorbeialdeko kuadrillaren kanpainako bosgarren gaia

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko aza. 13a, 15:46

Ilustrazioa: Elisabeth Perez.

Gorbeialdeko kuadrillak Zer dira indarkeria matxistak? kanpaina berezia du martxan. Aste honetan androzentrismoa da gaia; hala, gai horren inguruko ilustrazioa egin du Elisabeth Perez artistak.

Gorbeialdko kuadrillak abiatutako kanpainaren arabera, androzentrismoa "ez da soilik ikuspuntu maskulinoan oinarritutako mundu-ikuskera"; androzentrismoa, gizonak gauza guztien erdigunean kokatzeko ikuspegia da, eta onena, posible bakarra eta unibertsala dela jotzen da.

Androzentrismoak, begirada maskulinoari balioa eta onarpena ematen diola gaineratu du eskualdeko berdintasun teknikariak, gizonentzat ona dena gizadiarentzat ona dela nabarmenduz. "Gauzak garrantzitsuak, onak edo txarrak izango dira, gizonen begirada partzialaren arabera", dio.

"Ikuspegi maskulinoa mundua definitzeko aukera on bakarra izatea, gizonak gizateriaren ordezkariak bihurtzen ditu. Androzentrismoa, beraz, matxismoa da", aldarrikatu nahi izan dute bosgarren ilustrazio horrekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak