Emakumeen ezkutatzea salatu nahi du indarkeria matxisten inguruko hirugarren ilustrazioak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko urr. 29a, 18:00

Zertan oinarritzen dira indarkeria matxistak? kanpaina berezia egiten dihardu Gorbeialdeko Kuadrillak. Gaiaren inguruko hirugarren ilustrazioa argitaratu dute aste honetan: emakumeen ezkutatzea salatzen du ilustrazioak.

Gorbeialdeko Kuadrillak egindako kanpainaren hirugarren gaia emakumeak historiatik ezkutatu izana da; eta, hain zuzen, ideia hori ilustratzen du Elisabeth Perez margolariak.

"Emakumeak ezabatu egin izan dira, historia haien existentziarik gabe posible izango balitz bezala", azaldu du Gorbeialdeko Berdintasun teknikariak. Gizonei buruz ematen den irudia garrantzitsua dela dio, eta emakumeena aldiz ez dela existitu ere egiten. Gehitu du: "Emakumeak ikusezin bihurtzea emakumeen diskriminazioa da, eta emakumeen diskriminazioa indarkeria matxista da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak