Aramaioko Udalak erabaki du aurtengo udan ur parkea ez zabaltzea. Covid19-aren ondorioz hartu behar diren neurri zorrotzek eragin dute Udalak erabaki hori hartzea.
Udal arduradunek egoera aztertu ondoren, azaldu dute neurri zorrotzak hartu beharko liratekeela ur parkea zabaldu ahal izateko. Neurri horiek "gainkostu garrantzitsua" ekarriko lukete eta ondorioz erabaki dute aurtengo udan parkea itxita mantentzea.