47 familiak erantzun zuten udalekuak egitearen gaineko inkesta. "Inkestaren erantzunek erakutsi digute udalekuak inoiz baino beharrezkoagoak direla, gure umeek behar dituztela", adierazi dute Udaletik. Uztailaren 13tik 24ra izango dira, astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:00etara. Hori bai, udalekuak egungo egoerara egokituta egingo dira eta Jaurlaritzak atera duen dekretuaren irizpideari jarraiki. Gauzak honela:
- Segurtasun neurriak errespetatuko dituzte.
- Ahal den guztia aire librean izango da.
- Interakzio fisiko ahalik eta gutxien eskatzen duten ekintzak izango dira.
- Materiala ez dute partekatuko parte-hartzaileen artean.
- Herriko leku desberdinetan egongo da talde bakoitza aldiro.
Hau guztia kontuan izanda, udalekuak hasi aurretik talde bakoitzeko familiekin partekatuko dute egitaraua, zehaztapen gehiago eskainiz.
Izen-ematea 40 euro kostako da lehen umeari dagokionez, eta 20 euro bigarrenetik aurrerako bakoitza –ES38 3035 0161 29 1610004897 da kontu korronte zenbakia; kontzeptuan guraso edo legezko tutorearen izen abizenak adierazi behar dira–.
Beste adin tarteetako ume eta gaztetxoei dagokienez, Haur Hezkuntzakoak baino txikiagoentzat aurten ez da udalekurik izango, baina baliteke eskaintzaren bat egotea. "Adin honetan oso zaila ikusten dugu udalekuak egitea, segurtasun distantziak gordetzea. Baina familiekin zuzenean gai hau landu nahi dugu", adierazi dute Udaletik. Hori dela-eta, bilera deitu dute ekainaren 24rako, 17:00etan, kanpoko kiroldegian. 2008 baino lehen jaiotakoei dagokienez, azkenik, ekintza agenda bat prestatzen ari dira haiei zuzenduta.