Eguneko zentroa martxan da

Julen Iriondo 2020ko ekainaren 17a

Martxoaren 13tik itxita egon ostean, astelehenean ireki zituen ateak berriro Aramaioko eguneko zentroak. Zortzi erabiltzaileak bi taldetan banatu dituzte, eta taldeok txandaka izango dira instalazioetan. 

Ekainaren 29ra bitartean horrela funtzionatuko dute, eta orduan erabakiko dute aurrera begira nola jokatu. Bisitak ez dituzte onartuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak