Astelehenean zabalduko dute eguneko zentroa

Julen Iriondo 2020ko ekainaren 12a

Eguneko zentroko langileak eta erabiltzaileak.

Zortzi erabiltzaile ditu, eta bi taldetan banatuko dituzte, guztiak aldi berean ez daitezen egoitzan egon, prebentzio neurri gisara.

Neurri hau hamabost egunetan mantenduko dute, eta ondoren aztertuko dute berdin jarraitu edo kopurua handitu.

Erabiltzaileen senideei, berriz, arau hauek kontuan izatea eskatu diete:

  • Erabiltzaile batek COVID-19arekin bateragarria den edozein sintoma duela uste badu, edota berarekin hartu-eman zuzena izan duen senide edota inguruko pertsona batek positibo eman badu, langileei abisatu, etxean geratu eta osasun zerbitzuek esandakoa egin beharko du.
  • Osasun agintaritzak emandako higiene-jokabideen jarraibideak etxean ere mantentzea gomendatu diete.
  • Etxetik zentrora irten aurretik, tenperatura hartu eta egiaztatu ez dela 37,2ºC-tik gorakoa.
  • Lehen fase honetan ezingo dira senide eta/edo lagunen kanpoko bisitak jaso.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak