Orain, normaltasunera bidean, zenbait zergaren ordainketaren gaineko zehaztapenak eman ditu Udalak. 2020ko Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epealdia ekainaren 15etik abuztuaren 15era, biak barne, izango da, adibidez; helbideratutako ordainagiriak ekainaren 22an kobratuko dituzte.
2019ko hirugarren hiruhilekoari dagokion etxerako ur hornidura, estolderia eta zabor bilketa zerbitzuaren tasa ordaintzeko borondatezko epea, berriz, ekainaren 15etik abuztuaren 15era, biak barne, izango da; helbideratutako ordainagiriak uztailaren 11n kobratuko dituzte.
Etxerako ur hornidura, estolderia eta zabor bilketako zerbitzuaren tasaren errolda, berriz, 2019ko laugarren hiruhilekoari dagokiona, jendaurrean jarri dute, eta hala egongo da hamabost egunez, interesdunek aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak udal bulegoetan aurkeztu ahal izateko. Ordainagiriak abuztuaren 11n zordunduko dituzte.