Jaiekin zer egin erabakitzeko, inkesta

Julen Iriondo 2020ko mai. 30a, 17:29

Aramaioko Udalak inkesta prestatu du herritarrek euren usteak eta prestutasuna adieraz ditzaten eta jaiak egin edo ez, eta nola, erabakitzeko lagungarri izango delakoan. Bi bilera ere deitu ditu, elkarteekin bat eta auzo alkatekin bestea.

Udalaren webgunean dago inkestarako sarbidea; galderok jasotzen ditu inkestak:

  • Zure ustez, momentuko egoera kontutan hartuta, jaiak antolatu behar dira?
  • Zerbait antolatzen bada, prest egongo zinateke osasun zerbitzuak zehazten dituen neurriak mantentzeko (bi metroko distantzia pertsonen artean, ekintzetan jarrita egotea,…)?
  • Ulertuko zenuke, aforoa zaintzeko, ekintzaren batean kanpoan geratzea?
  • Hau guztia kontutan hartuta, zer motatako ekintzak antolatuko zenituzke?
  • Beste zerbait bururatzen zaizu Aramaioko jaiak bereziak izan daitezen?

Jaiek, izatekotan, egoera berrira egokituta izan beharko lukete.

Herritarren iritziaz gain, taldeen eta auzoetako ordezkarien iritzia (auzoetako jaiekin zer egin erabakitzeko) ere ezagutu nahi du Udalak, eta bilerak egingo ditu ekainaren 8an, 17:00etan aurrenekoekin eta 18:30ean bigarrenekin, udaletxean –presentzialak izango dira, neurriak errespetatuta–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak