"Pazientziaz" itxaroteko deia, Alaiak jubilatuen elkartetik

Julen Iriondo 2020ko mai. 21a, 10:21

Otsaileko mus txapelketa.

Aste hauetarako iragarrita zeuden ekintzen eta horien egoeraren berri eman dute zuzendaritza batzordetik.

"Bi hilabete osorik pasa ditugu alarma, krisi, eta konfinamendu egoeran; aurrez ez dugu horrelakorik ezagutu. Hirugarren adinean gaudela eta, gaixotasun honen aurrean oso ahulak garela sinetsarazi digute", dio, hasteko, Alaiak jubilatuen elkartetik helarazitako oharrak. "Hala ere, jada hasiera eman diogu etxealdia leundu eta normaltasunerako itzulbideari".

Alaiak elkartekoek hainbat ekintza zituzten aste hauetarako, "guztiak garai hobearen zain": elkartearen eta Arabako jubilatuen elkartearen batzarrak ziren egitekoak; ortuari buruzko hitzaldia ere bai; karta-joko txapelketak; eguneko irteerak; La ruta del Quijote irteera –ez dute aurten egingo–; ekainaren 20an Aramaion egitekoa zen Arabako jubilatuen topaketa –hau ere ez dute aurten egingo–; kantu tailerra; podologia zerbitzua...

Euskara hobetzeko ikastaroarekin, berriz, jarraitzen dute, aurrez aurrekorik gabe eta teknologiaren bidez bada ere. Ostantzean, "pazientziaz" itxaroteko deia egin dute elkartetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak