Konpostajerako aholkuak eman ditu Udalak, egoera berezirako

Julen Iriondo 2020ko api. 29a, 10:20

Auzo-konpostajerako eta etxekorako gomendioak dira; ez dago eragozpenik ez batean ez bestean segitzeko.

Udalak jakinarazi du auzo-konpotaje guneak "modu egokian" ari direla funtzionatzen: "Beharrezko mantenua eta kontrola egiten da, eta erabiltzaileei konpostajea ondo egiteko aholkuak bidali zaizkie".

Hona hemen, horietako batzuk: konpostagailua irekitzerako orduan eskularruak erabiltzea gomendatzen da, baita tresnak erabiltzeko ere (aireztatzailea...); auzo-konpostaje gunera joan aurretik eta ondoren, eskuak ondo garbitu eta aurpegia edo sudurra ukitzea saihestu; hondakin organikoak eramateko kuboa garbitu, bereziki heldulekua.

Antzerako jarraibideak hartu behar dira kontuan etxeko konpostajearen kasuan. Udalak adierazi du lortutako konposta erabiltzeko eragozpenik ez dagoela, ez dagoela arriskurik.

Kontuan izan behar da tenperatura altuak birusaren etsai direla, eta konpostaje prozesuan 55 graduko tenperaturara iritsiz gero, birusa desagertu egingo dela, Udaletik azaldu dutenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak