"San Martin eskolan urtero ospatu ohi dugu San Prudentzio jaia, bezperan erretreta joaz, txirulaz, danborraz eta abestuz.
Aurten dugun egoera ikusita, eskolako irakasleok eta familiek, eta Udalaren laguntzaz, beste modu batera ospatzea erabaki dugu, eta herri guztia gonbidatu dugu. Familietan entseguak egiten daude dagoeneko, eta ikasleek, gainera, herrian ipintzeko kartelak egingo dituzte", adierazi dute eskolatik.
Honela, astelehenean, hilak 27, Prudentzio deunaren erretreta joko dute herriko balkoi eta leihoetan, 18:00etan hasi eta kalez kale joango den Udaleko furgonetan jarritako musikaren laguntzaz.
Ondorengoa da furgonetaren ordutegia:
- 18:00 – P. IGNACIO BARRUTIA (eskola ondoko etxeetan)
- 18:06 - P. IGNACIO BARRUTIA (bukaeran)
- 18:12 – IBARGOIAKO PLAZA
- 18:18 – BIZENTE GOIKOETXEA PLAZA
- 18:24 – ITURRIZURI
- 18:30 –OSTETA (adosatutako etxeetan)
- 18:40 – OKINDEGI-EKI-AÑAI
- 18:50 – ELIZA pareko etxeak - KINTELENA
- 18:55 – BIRIBILGUNEAN (bus geltokia)
- 19:00 – SORGIN KALE