'Laia plazara', emakumeen topaleku konfinamenduan

Julen Iriondo 2020ko api. 27a, 08:51

Pamela Palencianoren bideo-konferentziako une bat. YOUTUBE

Laia Eskolak ere Internetera egin du jauzi halabeharrez, eta hainbat aukera eta zerbitzu eskaintzen ditu bertan.

Emakumeek ere, uneotan, elkartzeko plaza fisikorik eduki ezin, eta, gutxien-gutxienik, plaza birtual bat sortzea erabaki dute Arabako Foru Aldundiak eta Kuadrilletako eta Udaletako Berdintasun Teknikarien Sareak. Laia Eskola azken urteetan kalean egiten ari den lanari jarraipena emanaz, sarea bihurtu dute orain topaleku, osasun krisiak irauten duen denborarako, behintzat: "Batzeko, elkartzeko, pentsatzeko, sentitzeko, zaintzeko, eta erantzuteko plaza bat", adierazi dute.

Eta galdera hauek eginez hasi nahi izan dute: "Emakume bezala, nola ari zarete konfinamendua bizitzen? Zerk kezkatzen zaituzte konfinamenduan?". Emakumeen ekarpenak jaso nahi dituzte: "Bidali zure bideoak, marrazkiak, audioak, abestiak, mezuak, testuak, argazkiak, gomendioak, testigantzak,... ", eskatu dute, eta laiaplazara.eus helbidean postontzia ere jarri dute horretarako.

Webgunean, horrez gain, marrazki lehiaketa ere jarri dute martxan, eta irakurgaiak eta bestelako baliabideetarako loturak ere badaude eskura. Laia Eskola Birtuala atalean, berriz, askotariko saioak joango dira jartzen: hasteko, ikusgai dago astelehenean Pamela Palencianorekin indarkeria matxistari buruz bideokonferentzia bidez egindako saioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak