Luzatu egingo da udal zergak eta tasak ordaintzeko epea

Julen Iriondo 2020ko api. 2a, 16:38

"Egoera larrian" geratuko direnei laguntzeko konpromisoa adierazi du Aramaioko Udalak.

Udal zergak eta tasak ordaintzeko epea luzatu egingo da COVID-19ak eragindako egoera berezia dela-eta –horixe egitea gomendatu zien Eudelek udalei, beste neurri batzuen artean–.

"Epeak bertan behera utzi dituzte egoera honegatik, eta Aramaioko Udalak hori errespetatuko du, egoera larria eta ezohikoa delako, argi eta garbi. Egoera hau pasatu arte ez ditu kobratzeke dauden zergak eta tasak kobratuko", dio Lierni Altuna alkateak.

Horrez gain, egoera "normaltzen" hasten denerako ere, neurri bereziak iradoki ditu alkateak: "Ikusi beharko da zer eta nola kudeatu, baina gure helburua beti izango da egoera larrian daudenei edo geratu direnei laguntzea. Baina, beti bezala, Eusko Jaurlaritzak eta gobernu espainiarrak ezartzen dituzten lege eta interpretazioen menpe egongo gara". Eta ondorengoa gaineratu du Altunak: "Zentzu honetan, espero dugu arlo soziala oinarri izatea, baina ikusi egin beharko da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak