Aramaioko medikuak Euskadi Irratian adierazi du Aramaion, konfirmatuta, koronabirus kasu bakarra badago ere, hark izandako "harremanak-eta" kontuan hartuta, hogei inguru izan daitezkeela herrian kutsatutakoak.
Zenbatekoa zehatz eman ezin, beraz, testak ezin dizkietelako denei egin, adierazi duenez, baina kutsatutakoen kopurua baieztatutako kasu bakar horretatik askoz harago joango litzateke, Montesen arabera.