Osasun Sailak azaldu duenez, Araban 201 lagun daude koronabirusarekin kutsatuta; horietatik hamabi adingabekoak dira. Horregatik erabaki du Jaurlaritzak Arabako ikastetxe guztiak ixtea.
EAEn 261 dira guztira positibo eman duten kasuak eta 102 pertsona dira ospitaleratuta daudenak. Hildakoak bederatzi dira, gaur beste hiru pertsona zendu ostean.
Orain artean, koronabirusa atzemateko 1.340 proba egin dituztela eta horien %80ak ezezkoa eman duela zehaztu du Murgak.
Bestalde, EAEko adinekoentzako aisialdi zentro guztiak ixteko ere eskatu du Jaurlaritzak.