Kluben Arteko Txapelketaren finalerako sailkatu da Olaizola

Julen Iriondo 2020ko ots. 10a, 15:00

9-22 irabazi zion Zeanuriko Beitiari, baina finalera eta Zizurrera begira eskuak dira orain bere ardura nagusia.

Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketaren finalerako –Orozkorekin– sailkatu da asteburuan Julen Olaizola, Zeanuriko Danel Beitiari, euren frontoian, 9-22 irabazita. Bi zati izan zituen partiduak. Aramaioarraren pilotarekin jokatu zuten aurrenekoa; pilota bizia zen: "Biok gara indartsuak, eta oso parekatua joan zen lehia; asko ibiltzea eskatzen zuen pilota hark", zioen Olaizolak.

8-10 zihoazen, luzea eta gogorra zihoan partidua; biek nabari zuten nekea, etxekoak gehiago. Pilota aldatu zuen Beitiak, berea atera zuen, aurrekoa baino motelagoa: "Jokoan arriskatzea erabaki zuen, baina bera ez da aurrelari petoa, eta niri etorri zitzaidan hobeto pilota hura".

Olaizolak mendean hartu zuen kontrarioa; dena atera zitzaion aurrean, eta txoratzen zegoen amaieran: "Ez daukat hitzik".

Hiru aste barruko finalerako eskuak berreskuratzea izango da orain inportanteena: "Esku biak apurtuta amaitu dut"; Zizurreko txapelketan ere hasiko da, dena den, asteburu honetan. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak