Indarkeria matxistaz, Norma Vazquezekin

Julen Iriondo 2019ko aza. 22a, 12:27

Azaroaren 25aren bueltako egitaraua hasteko, Emakumeen kontrako indarkeria mota desberdinak hitzaldia izango da gaur kultura etxean. Norma Vazquez psikologo feminista da, hainbat taldetan ibilitakoa eta Sortzen aholkularitzaren sustatzailea.

1998a ezkero Bilbon bizi da Nor-ma Vazquez mexikarra. 40 urte daramatza feminismoan milita-tzen, eta hainbat taldetan ibili da: CIDHALen –Latinoamerika-ko lehen zentro feminista–, Mu-jeres En Accion Sindical delakoan eta DFko Koordinakunde Femi-nistan. 1992 eta 1998 arteko ur-teak, berriz –Euskal Herrira etorri aurrekoak, beraz–, El Salvadorren eman zituen, Las Dignas emakume elkartekoekin harremanetan.

Bilbora iritsita, Sortzen ahol-kularitza jarri zuen martxan Vazquezek. Bertan jarraitzen du beti gehien interesatu izan zaion gaiarekin, emakumeen kontrako indarkeria ikertuz eta askotariko erakundeak horren gainean formatuz eta aholkatuz.

Izan ere, indarkeria matxista-ren analisian eta haren kontra-ko ekintzan espezializatutako aholkularitza da Sortzen; horre-kin batera, emakumeen ahal-duntzea bultzatzea ere badu helburu. Elkarte eta erakundee-kin eta haientzat lan egiten dute, emakumeen kontrako indarke-riari aurre egiteko politika pu-blikoak hobetzen eta haiek ikusgarri egiten lagunduz.

Gaurko hitzaldia

Gaurko hitzaldiak –18:00etan kultura etxean– Emakumeen kontrako indarkeria mota des-berdinak izango du izenburu: "Indarkeria matxista nork eta zergatik darabilen azalduko dut. Planteatuko ditut indarkeria sustengatzen duten egiturak; izan ere, emakumeei tratu txa-rrak ematen dizkieten gizonek borondatez egiten dute hori, eta horretarako aukera ematen dio-ten inguru bat dutelako. Eta inpunitatea onartzen jarraitzen badugu, ezin izango dugu ema-kumeentzat segurtasun eta as-katasun handiagoa lortu", dio Norma Vazquezek.

Hizlariak dio emakumeen kon-trako indarkeriarako "espazio desberdinak" daudela, eta modu askotara gauza daitekeela in-darkeria hori: "Indarkeria fisi-kotik harago doa; oso arriskutsua da soilik kolpeak jotzea indar-keriatzat, oso kaltegarri diren beste jokabide batzuk normali-zatzen direlako, esparru psiko-logikokoak, sozialekoak, ekono-mikokoak edo sexualekoak".

Vazquezek azpimarra jarriko du bikote heterosexualetan ema-ten den indarkeriaren zenbait aspektutan, zenbait dinamikatan, eta indarkeria mota honen bik-timak babesteko eta errepara-tzeko ekintza eraginkorragoak nola egin azalduko du.

Gaurkoaren ostean, astelehe-nean kalejira zaratatsua izango da, 17:30ean kultura etxean ha-sita, talde feministaren eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak