Bideen inbentarioaren lanik handiena, amaituta

Julen Iriondo 2019ko urr. 21a, 10:53

Hirugarren faseko lanaren emaitza ikusgai dago udaletxean, eta abenduaren 10era arte egin daitezke erreklamazioak. Lierni Altuna alkatearen arabera, "etengabeko" lana da hau, baina, "horrelako formalidadearekin, bloke handiena jasota geratu da".

2017ko urrian aurkeztu zuen Aramaioko Udalak bide publi-koen inbentarioaren lehen fa-seko emaitza, eta bi urte geroa-go, hirugarren fasea burututa, lanaren zati handiena amaituta dagoela azaldu du Lierni Altunak: "Honek ez du bukaerarik. Herri zabala da hau, bide asko ditue-na; etengabeko gauza izan behar da hau, baina, horrelako forma-lidadearekin, bloke handiena jasota geratu da. Orain egin nahi duguna da, egindako lanarekin, ahal duguna eta dakiguna ka-tastroan ondo jarri".

Udalaren jabetzakoak diren bideak zerrendatu dituzte, beraz, inbentarioan; eta, hirugarren fase honekin, lanaren zati han-diena egina omen; hala ere, alkatearen ohartarazpena: "Ho-nek ez du esan nahi inbentarioan ez dagoena publikoa ez denik: izan daiteke jasota ez egotea...".

Inbentarioaren hirugarren faseko dokumentazioari aho batez eman zion udalbatzak ha-sierako onarpena irailaren 26ko osoko bilkuran. Orain, udale-txeko bulegoan dago ikusgai, eta baita udalaren webgunean ere; abenduaren 10era arte egin daitezke erreklamazioak.

46 bide gehiago

Jon Ugartek 1997an egindako lana oinarritzat hartuz, Sendo enpresarekin jardun du Udalak herri bide garrantzitsuenen in-bentarioa egiten. Hogei urtean, bideek hainbat aldaketa izan dituzte: berriak zabaldu, ibilbi-deak aldatu, obren eraginez desagertu...; inbentarioak orduan jasotakoa eguneratu du, beraz.

Horrekin batera, ortoargazkiak eta mapa digitalak erabiliz, bi-deak berriro marraztu dituzte; eta bide bakoitzari fitxa egin diote, datuokin: non dagoen, luzera, zabalera, zoru mota, ja-betza, erabilera baldintzak...

Lehen zirriborroa egin ondo-ren, auzo alkateei eta interesa zuten herritarrei aurkeztu die-te inbentarioa, haien ekarpenak jasotzeko. Hirugarren fase ho-netan helegiterik baden ikustea falta da orain, zuzendu beharre-koak zuzendu eta udalbatzak behin betiko izaeraz onar dezan.

Orain arte Aramaioko 149 bide zituen jasoak inbentarioak –150 kilometro–: auzo sareko hamar bide, 41 baserri bide eta 98 baso bide. Hauei beste 46 batu zaizkie orain: auzo sareko lau eta 42 baso bide, 795 metro eta 27,640 kilometro, hurrenez hurren.

Horiez gain, 11 zuzenketa ere proposatu dituzte fase honetan: "Zuzenketen zergatia ikerketaren sakontasunak ekarririko traza aldaketetan oinarritzen da, ba-tez ere: bideren batzuk luzatu edo laburtu dira, eta kasuren batean izena ere aldatu zaie".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak