Horrez gain, horrelako ekintzen aurrean, "zentzuz" jokatzea eskatzen du udalak: "norbaitek gai honen inguruko informazioa badu, abisua eman. Eta horrelako ekintzarik egiten ikusiz gero, edota egiteko asmoa duen norbait sumatuz gero, abisua eman eta geldiarazteko eskatu".

"Urte asko dituzte arbola hauek eta zentzugabekeri honen ondorioz bat edo beste hil egingo da seguruenik. Ezin dira horrelako portaerak onartu, natura guztiona da, gu naturaren parte gara, eta ezin ditugu zentzugabeko umekeri lotsagarri hauek onartu", azaldu du udalak webgunean.