"Arroila-jaitsiera egitea moduan da batzuetan, baina arrantza eginez, gainera"

Julen Iriondo 2019ko api. 1a, 10:02

Denis Sorianok txikitatik dihardu arrantzan, amuarrainei berak prestatutako euliak eskainiz, egun, kosk egin diezaioten; berriz ere ibaira itzultzeko, hori bai. Gipuzkoako txapelduna da.

Espainiako Txapelketa –datorren astean Asturiasen– du hurrengo hitzordu Soraluzen bizi den ara-maioarrak. Duela hiru urte lehia-tzen hasita, jaurtitze arineko Euskadiko Txapelketa irabazi zuen iaz –aurten hirugarren izan da–, eta Gipuzkoako txapela ate-ra du aurten; Araxes errekan izan zen, Lizartza inguruan, eta 29 amuarrain harrapatu zituen.

Ohikoa da hainbeste amuarrain harrapatzea? Hainbeste badaude? Edo propio askatzen dira ibaian amuarrain gehiago txapelketa bez-peratan?

Alde batetik, Araxes oso erreka ona da. Baina, bai, txanda bat, arratsaldekoa, gune intentsiboan izan zen, eta hamabost harra-patu nituen. Horiek neguan uzten dituzte ibaian, jendeak entrenatzeko eta. Baina goizekoa errekako arrainekin izan zen.

Batean hamalau eta bestean ha-mabost; ez dago, beraz, alde han-dirik bat edo beste.

Ez, ez, ez. Gainera, intentsiboan jende asko ibiltzen da arrantzan, eta ez da erraza izaten. Fin ibi-li behar duzu haiekin ere; ba-tzuetan, errekako amuarrainek baino gehiago ere jakiten dute.

Gipuzkoakoaren ostean, zer moduz joan zen Euskadikoa?

Gogorra izan zen, oso gogorra. Azkenean, hirugarren geratu nintzen. Arrainak ez zeuden oso aktibo. Goizean bi harrapatu nituen eta arratsaldean bat ere ez. Hurrengo goizean zortzi ha-rrapatu nituen eta arratsaldean bat ere ez, ez nuen aukerarik izan, hilda moduan zegoen ibaia.

Zergatik? Baldintzak ez ziren onak?

Leitzaranen ur asko kentzen dute zentral elektrikoek, eta, gainera, beroa, hego-haizea, oso txarra da arrainentzat, ez dute pikatzen, apatiko egoten dira, gordeta, ez dira jatera irteten.

Ze motatako arrantza egiten duzu?

Jaurtitze arin motan ibiltzen naiz: izan daiteke koilaratxoa-rekin edo builarekin eta eulia-rekin. Ni euliarekin ibiltzen naiz beti, ez bada, behintzat, erreka oso hazita datorrela. Eta egiten duguna da errekatik mu-gitzen joan, korrontearekin-eta jolasten, arrainen posturen-eta arabera... tokatzen zaizun zatia-ren arabera, era batera edo bes-tera. Koilaratxoarekin zuk piz-ten diozu arrainari pikatzeko gogo hori, agresiboagoa da; euliarekin, botatzen diozuna da bere janaren imitazio bat.

Euliak zeuk prestatzen omen ditu-zu, gainera.

Gehienetan, bai; txapelketeta-rako-eta, batzuetan erosten ditut. Lumekin, hariarekin... prestatzen dira; lumekin euliaren hegalak imitatzen dira, hariekin kolorea... Urte sasoiaren arabera bat edo beste jartzen zaio.

Gakoa izango da euli egokiak edu-kitzea.

Bai, gakoa da. Badaude egunak edozer gauza jaten dutenak, bai-na arrainak gogor daudenean fin ibili behar da.

Eta nola dira txapelketak?

Edukitzen dira bi ordu zure erreka zatian ibiltzeko. Eta mu-gitzen ibiltzen gara, ez gara geldi egoten leku baten. Jendeak uste du arrantza dela joan, gel-di egon eta pikatzen badute ondo, eta bestela etxera; bada, ez. Ibil-tzen gara errekan gora eta behe-ra, baita korrika ere.

Noiztik zabiltza arrantzan?

Txikitatik; 8 bat urterekin ha-siko nintzen, Urkulu aldean. Han ibiltzen ginen, gero Oñati aldean, eta Aramaion ere bai apur bat. Baina trenarekin-eta hasi zirenetik asko hondatu da erreka Aramaion.

Zeintzuk dira mehatxu handienak arrantzarentzat, gaur egun?

Mehatxu inportante bat da, adi-bidez, ubarroia. Hegazti beltz batzuk dira, izatez itsasokoak, baina urte batzuetatik hona erreketan sartzen hasi dira. Ne-gua erreketan egiten dute, eta amuarrainak eta dagoen dena jaten dute. Bakoitzak bi amua-rrain kiloraino jaten omen du egunean. Horrek izugarrizko mina egiten du. Soraluze eta Bergara aldean izugarrizko sal-doak ikusi ditut.

Gutxituta dago arraina erreketan?

Zonaldeak daude. Orain, Deba ibaian ere, adibidez, ikusten dira amuarrain batzuk. Uraren kalitatea hobetu egin da, eta igartzen da. Baina Araxes-eta dira inguruko erreka onenak. Ur garbia dakarte, oso garbia, eta asko zaintzen dituzte; guar-dak egunero ibiltzen dira, eta ez dago furtibismorik-eta. Kon-tuan izan behar da hil gabeko arrantza barrutiak direla, gai-nera, eta horrek dakar ziurtatzea amuarrainak badaudela.

Beti egin duzu hil gabeko arrantza?

Ez. Hasieran ilusioz eramaten nituen amuarrainak etxera, bai-na denborarekin konturatu nin-tzen nik benetan nahi nuena zela arraina errekan egotea; niri arrantzan egitea gustatzen zait, noizean behin jatea ondo egon daiteke, baina niretzat balio handiagoa du amuarraina erre-kan egoteak platerean baino.

Askok ez dute ulertuko ordu pila bat arrantzan pasatzea esku hitsik etxera itzultzeko...

Bai; beno, beste batzuk bizikle-tan ibiltzen dira eta ez dute ezer etxera eramaten.

Zeintzuk dira baldintza egokienak arrantzarako?

Aldatu egiten da. Denboraldi hasieran egun lainotsuak kome-ni dira, hotz handirik gabe, eta eguerdi partea da onena. Den-boraldi bukaeran, berriz, gau partea edo goizean goiz. Uraren tenperaturak du eragina; beste-tik, uda aldean gertatzen da sereno deritzona: iluntze aldera euli pila bat ateratzen dira, eta amuarrainen aktibitatea hazi egiten da, jaten hasten dira eta...

Eta errekako ze zati dira onenak?

Presak ez zaizkit asko gustatzen. Ur geldian oso fin ibili behar duzu; bestela, amuarrainek be-rehala egiten dute alde. Erraze-nak korronteak izaten dira; amuarrainak jateko egoten dira han, eta eulia pasatzen denean heldu egiten diote.

Zer ematen dizu arrantzak?

Lasaitasuna, naturarekin kon-taktuan egotea... Mugimenduan zaude... batzuetan, arroila jai-tsiera egitea moduan da, baina arrantza eginez, gainera; zeren, badaude zonalde batzuk oso zai-lak direnak pasatzeko, eta ibili behar duzu harri artean, errekan sartuta, uretan... Polita da, po-lita da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak