Klima aldaketa aztergai Aramaion, Asteklima ekimenaren barruan

Julen Iriondo 2019ko mar. 1a, 12:12
Unai Pascual, iaz Aramaion hitzaldia egiten, Lorabarri Astean.

Basogintzari buruzko hitzaldia eta Unai Pascualekin eztabaida saioa egingo dituzte datorren astean.

Eusko Jaurlaritzaren ingurumen kudeaketarako Ihobe sozietate publikoak, besteak beste, antolatuta, Klima Aldaketaren Astea egingo da lehenengoz erkidegoan, eta egitarauaren barruan bi saio izango dira Aramaion: astelehenean, hilak 4, basogintzari buruz jardungo dute Errez kooperatibako Markel Arriolabengoak eta Iñaki Etxebestek, 18:30ean, kultura etxean; ordu berean, eguaztenean, udaletxean, eztabaida irekia izango da klima aldaketaren ikerketarako BC3 euskal zentroko Unai Pascualekin.

Asteklimaren eta Aramaion egingo diren ekintzen helburua da klima aldaketak dakartzan arazoen gainean gizartea sentsibilizatzea eta haiei aurre egiteko jendea konpromiso pertsonala hartzera bideratzea, "ekintza oro, txikia izanik ere, baliagarria delako". Asteklima barruan ia ehun ekintza egingo dira 50 herri ingurutan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak