Zabolako saneamendua konponduko dute; Cuatrovientos baserrira doan bide publikoaren zati bat ere bai –obran apurtutakoa–; eta Zabola eta Untzilla arteko bidea. Azken horri dagokionez, presazko neurri bezala tarte batzuetan zabaldu egin zuten bidea, Arrasaterako bidean lur-jausia gertatu zenean. Baina puntu batean jausten hasia dago, urak ez zirelako ondo hartu. Eustehorma egingo dute han.