Energiaren Euskal Erakundeak Aramaioko Udala saritu du

Eneko Azurmendi 2019ko urtarrilaren 11

Argazkia: Aramaioko Udala.

Energia trantsizioarekin bat aitortza jaso du Aramaioko Udalak Energiaren Euskal Erakundearen eskutik, "energia eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien aldeko konpromisoagatik". Zehatzago esateko, argiteria publikoa, eraikinetako barne-argiztapena eta energia berriztagarrien sustapena aitortu dute.

Eguaztenean egin zuten ekitaldia. Energiaren Euskal Erakundeak Guardia-Arabako Errioxako, Kanpezu-Arabako Mendialdeko eta Gorbeialdeko kuadrillak osatzen dituzten udalerrietako ordezkariak bildu zituen Haranan eta hantxe banatu zituen agiriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak