Hainbat ekimen, hondakinen kopurua murrizteko helburuarekin

Eneko Azurmendi 2018ko abe. 19a, 14:34
Etxeko konposta egiteko materiala banatu du Udalak. Argazkia: Aramaioko Udala.

Urte hasieran onartu zuen Udalak Hondakinen Kudeaketa Hobetzeko Plana, eta, horren baitan, hainbat ekimen abiarazi ditu. Batetik, etxeko konposta egiteko materiala banatu du. Bestalde, Murriztu dezagun plastikoa, erabili zure poltsa eta tuperra kanpaina ere jarri du martxan Udalak.

Urte hasieran onartu zuen Udalak Hondakinen Kudeaketa Hobetzeko Plana, eta, horren baitan, hainbat ekimen abiarazi ditu. Lehenik, etxeko konposta egiteko materiala banatu du. Maiatzean, auzo guztietan izan ziren bileretan etxez etxeko konposta sustatzeko kanpaina abiatu zuen, eta formakuntza eta materiala eskaini. 80 bat etxek eskatu zuten materiala eta lau formakuntza eman dituzte –Oleta falta da hori jasotzeko–.

Hala, konpostagailua, aireztatzailea, kubo txikia eta etxekonpost gidaliburua banatuko dituzte, eskaeren arabera. Kanpaina horren beste helburuetako bat izan da konposta etxean egiten dutenen datu basea osatzen hastea.

Plastikoa murrizteko, poltsak

Bestalde, Murriztu dezagun plastikoa, erabili zure poltsa eta tuperra kanpaina ere jarri du martxan Udalak. Komertzio eta saltokietan oihalezko poltsa berrerabilgarriak banatu dituzte, eta, harategi zein arrandegietan, plastikorik ez erabiltzeko tuperrak eman dizkiete bezeroei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak