Neska-mutikoek pozik jaso dituzte ipuin lehiaketaren sariak

Mirari Altube Arrese 2018ko api. 14a, 10:12

Txirritola euskara elkarteak ipuin lehiaketaren sariak banatu zituen atzo, kultura etxean egindako ekitaldian. Zirtaka taldeak Ongi etorri, lagun! antzezlana eskaini zien lehenengo, eta ondoren, aurkeztutako 57 lanetatik onenek sariak jaso zituzten, baita gainerakoek, diploma bana ere.

Guztira 57 lan jaso dituzte Txirritolako kideek; horietatik 55 umeek egindakoak, bat gazteen mailan (12 eta 18 urte artekoak) eta beste bat, helduen atalean (18 urtetik gorakoak). Euskara elkarteko kideek onartu zuten ikastetxean animatuta aurkezten direla umeak, baina gero ezin diotela horri eutsi. Hala ere pozik agertu ziren egindako ipuinen mailarekin, eta umeek erakutsitako ilusioarekin. Epaimahaia hiru lagunek osatu dute; hona hemen: Irene Txurruka, Elena Zubizarreta eta Ainhoa Bikuña.

Helduen atalean saria jaso zuen Maitane Gomez de Segurak herriko eskolako irakasleak omendu gura izan dituela egindako ipuinarekin (Eskola magikoa) jakinarazi zuen. Era berean, heldu gehiagok parte hartzeko deia egin zuen, azken bi urteotan bera bakarrik aurkeztu delako.

Hona hemen sarituak:

1. maila (taldeko saria): Pantxike eta ikuilu tristea

2. maila (taldeko saria): Mitxina sorginaren abenturak

3. maila

  • 1. saria: Eñaut Olaziregi Ruiz de Azua (Alfi eta Dok dortokak)
  • 2. saria: Danel Igoa Galindez (Frigorifiko misteriotsua)

4. maila

  • 1. saria: Xabat Goikoetxea Juaristi (Patxi eta bere laguna Aitor)
  • 2. saria: Ibai Garaitonandia Galdos (Ehiztari Xamurra)

5. maila

  • 1. saria: Ilargi Bengoa Gomez de Segura (Iparra eta hegoa)
  • 2. saria: Gailur Zubia Ameskoa (Zaratak etxeko ganbaran)

6. maila

  • 1. saria: Aratz Ezpeleta Etxebarria (Antxo Irlandan)
  • 2. saria: Danel Garaitonandia Galdos (Hanka bakarrean orekan)

Gazteen maila (12-18 urte artekoak)

  • 1. saria: Maddi Avila Hernando (Errealitateko ohiartzunak odolean izozturik)

Helduen maila (18 urtetik aurrera)

  • 1. saria: Maitane Gomez de Segura Zeziaga (Eskola magikoa)

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak