Bi helburu ditu horrek: hondakin organikoak bertan kudeatuta ingurumenari mesede egitea eta ikasleei, txiki-txikitatik, ingurumenarekiko jarrera arduratsua izatera bultzatzea. Oraingoz, soilik eskolan sortzen diren hondakin organiko gordinak kudeatzen hasiko dira, eta datorren ikasturtera begira, beste aurrerapauso bat emateko aukerak aztertuko dituzte –jantokiko hondakinak, adibidez–.