Andra Mariko horma konpontzen ari dira

Eneko Azurmendi 2017ko abenduaren 21a

Langileak, Andra Mariko pareta konpontzen. Argazkia: Aramaioko Udala.

Eguzkierripa auzoko Andra Mari ermitaren ondoan dagoen pareta konpontzeko lanak hasi ditu Arabako Foru Aldundiak. Horma zati bat jausi egin zen, eta, guztia jausteko arriskua zuela ikusita, Aramaioko Udalak eskaera egin zion Aldundiari. "Denbora dezente igaro da eskaera egin zenetik, eta, azkenean, hasi dituzte lanok", dio Lierni Altuna alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak