Frontoian batutako herritarrek gogo handiz jarraitu dute Lagun Artean dantza taldeak 60. urtemuga duela-eta gaurkorako antolatutako saioa, eta txaloz eskertu dute dantzarien lana, uztailetik hona prestatzen ibili direna.
Omenaldi bat ere izan da saioaren barruan: iaz arte txistulari ibilitako Patxi, Joakin eta Juan Joxe Aiastui eta Bixente Mondragon omendu dituzte. Horrez gain, dantza taldeko arduradun Ainara Inuntziagari ere txalo zaparrada beroa eskaini diote egindako lan denagatik.
Saioaren ostean bazkaria egin dute frontoian bertan 150 lagun inguruk.