2016/06/19 11:00

Ospakizunak

Arabako odol emaileen eguna

Aramaion, Aramaio

Arabako odol emaileen eguna ospatuko dute Aramaion. Egun guztiko egitaraua antolatu dute. Gasteiztik irtengo du Aramaiorako autobusak 9:00etan, Jesus Guridi kaletik. Aramaiora heltzen direnean ogitartekoa eta ardoa eskainiko zaie odol-emaileei eta laguntzaileei. Autobus bidaia doan izango da, eta ogitartekoa eta ardoa bazkarirako txartela dutenendako izango da. 11:00etan ohiko batzarra hasiko dute kultura etxean. Gai zerrenda izango da: aurreko batzarraren agiria irakurri eta onartzea; elkarte-buruaren agurra; 2015 urteko txosten ekonomikoa; zuzendaritza batzarreko kideen aurkezpena; galdera-eskeak; batzarraren itxiera, Asparrenako alkatearen eskutik; ezagutza-emanaldia.12:00etan meza esango dute San Martin elizan, eta 14:30ean bazkaria izango dute herriko pilotalekuan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak