Horren adierazle, Velez de Mendizabalek gogora ekartzen du gaur ere musika sakroaren kontzertuetan segitzen dela programatzen Goikoetxearen obra. Eta behin musikariaren ezaugarri nabarmenenak azpimarratuta, haren biografia kontatzen du Hots Begi Danbolinak blogaren gaurko postean.
Musika sakroa amets
Hala, biografia horretatik nabarmentzen du, besteak beste, zela Bizente Goikoetxea "elizetan abesten eta jotzen zen musikaren kontra zegoen, eta giro musikal hura hankaz gora jarri behar zelakoan zegoen. Eta Europako musika berritzailea ikertzeari lotu zitzaion buru belarri"; zehazki, musika sakroa sortzea zen bere ametsa. Eta bide horri tinko eutsi zion; bestelakoen artean, "Goikoetxearen eragin eta indarrez Musika Sakratuaren Lehen Kongresua" eratu zen Valladoliden, 1907ko apirilaren 26-28 bitartean, eta sasoiko musikaririk ospetsuenek parte hartu zuten betan.
'Ave Maria', berarena
Ostera, bere biografiari dagozkion beste data esanguratsu batzuk honako hauek dira: 1854an jaio zen eta 1916an hil –mendeurrena ospatzen dabiltza aurten jaioterrian, hain justu ere–. 1902-1904an konposatu zituen bere obrarik esanguratsuenak; tartean Oremus pro Pontifice, gerora Ave Maria pieza ezagun askoa bilkatuko zena. 1891n apaiztu zela, Valladoliden eta lehen meza Lekeition esan zuen, Resurreccion Maria Azkue "lagun handia" hizlari zela.
Halakoak eta gehiago irakur daitezke Hots Begi Danbolinak blogean, gaur.