Aramaioko Udaleko ingurumen teknikari Jon Toña "pozik" dago konpostaje guneak izan dituen emaitzekin. Osteta kaleko gunea martxan jarri zenetik –2015eko azaroa– 2.100 kilo hondakin organiko konpost bihurtu dituzte. Kopostaje gunean 40 familiak eman dute izena.
"Aramaioko konpostaje gunean hondakin kopuru hori kudeatzeak Gardelegiko zabortegira edota bestelako kudeaketa planta batera ez bidaltzea suposatzen du", dio Jon Toña teknikariak.
Konposta etxera eraman dute erabiltzaileek
Martxoaren 2an Aramaioko auzo-kopostaje guneko erabiltzaileek batzarra egin zuten. Balorazio "positiboa" egin zuten orokorrean; gainera, konposta etxera eramateko aukera izan zuten. Soberan geratutakoa, Udalak nekazarien artean banatzeko asmoa azaldu du.
San Martin eskolan ere, konpostaje gunea
San Martin eskolan ere, jangelako soberakin organikoa modu lokalean kudeatzen hasiko dira laster.
Eltxoekin arazoak
Auzo-konpost gunean, bestalde, arazoak izan dira azkenaldian eltxoekin. Nardeaga kaleko bizilagunek izan dituzte arazoak. "Gunea egoera onean mantentzeko norbait arduratu behar da konposta aireztatzeaz. Opor garai honetan inork ez du lan hori egin eta horregatik agertu dira eltxoak", azaldu du Toñak. "Vermicaneko teknikariak etxean egindako likido bat eman digu botatzeko; aurrerantzean konposta aireztatzeko arduradun bat egongo da", dio Toñak.