Udalak osatu du datozen lau urteetan auzo-alkate izango direnen zerrenda.
"Auzo alkateak garrantzitsuak dira herritarren eta Udalaren arteko harreman zuzena eta hobea lortzeko", dio alkateak. Auzo bakoitzak bere modua du auzo-alkatea erabakitzeko. Ibarran, esaterako, bozketa bidez aukeratzen dituzte bi auzo-alkateak.
Ibarran, bigarren zozketa
Joan zen domekan, urtarrilaren 24an, egin zuten auzo-alkatea aukeratzeko bozketa Ibarrako Ibargoia, Aita Gabirel, Bizente Goikoetxea plaza eta Iturzuri gunean. Lehenengo aldian, zonaldekoa ez zen pertsona bat irten zen bozkatuena, baina bere gunea ez zenez, uko egin zion.
Auzo-alkateen zerrenda
- Altzaga: Benito Kortabarria.
- Arexola: Miguel Loiti.
- Arraga: Iker Olaziregi.
- Arriola: Jon Ortueta
- Azkoaga: Juanito Saizar.
- Barajuen: Gorka Astondoa.
- Eguzkierripa: Ander Flores.
- Etxaguen: Etor Goikoetxea.
- Gantzaga: Amaia Irizar.
- Matxain: Alaitz Elexpuru.
- Untzilla: Jesus Agirre.
- Uribarri: Alazne Ibabe.
- Zalgo: Xabier Herboso.
- Ibarra A: Pepe Carretero.
- Ibarra B: Fernando Perez.