Fernando Perez eta Jon Kortabarria dira Ibarrako kaleetako auzo-alkate berriak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko aza. 8a, 18:21

50 auzotar hurbildu dira gaur, domeka, eguerdiko 12ak eta 2:00ak bitartean Sastiñara eta erretiratuen elkartearen ondoko plazatxora bozka ematera. Fernando Perezek, urteetan izan duen karguarekin jarraituko du, bada, oraingoan ere bozkatuena izan da-eta Pedro Ignazio Barrutia, Nardeaga eta Santakrutz Abadearen plazatxoa hartzen dituen gunean. Jon Kortabarriak, berriz, kargua estreinatuko du Ibargoia, Aita Gabirel, Iturri Zuri eta Bixente Goikoetxea kaleek osatzen duten gunean.

Parte-hartze txikia izan dute gaurko bozketek herriko alkate den Lierni Altunaren iritziz: "Auzoetako bozketek harrera ona izaten dute baina Ibarrako auzoetan, berriz, ez horrenbeste. Parte hartze hori sustatzeko ahalegina egingo dugu, garrantzitsua da-eta auzo-alkateak Udaletxearekin eta herritarrekin egiten duen zubi-lana. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak