Euskararen Egunaren harira, berrikuntzetako bat herri lasterketa izango da. Kontseiluak bidalitako gonbidapena onartu, eta herri lasterketa antolatu dute azaroaren 28rako, 12:00etan. Hiru ibilbide antolatu dituzte: lehenengoa, 270 metrokoa izango da eta 6 urtera arteko umeei zuzendutakoa da; bigarrena, 725 metrokoa, 6-12 urte bitarteko umeei zuzendutakoa; hirugarren ibilbidea, 2,2 kilometrokoa. 12-16 urte bitartekoek itzuli bat egin beharko dute; eta, 16 urtetik gorakoek bi itzuli –4,4 kilometro–. Amaieran luncha eta photocall-a egongo da. Izenematea zabalik dago: udaletxean, kultura etxean eta euskara@aramaio.eus helbidera mezua bidalita.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.