2015/11/24 - 2015/11/25 18:00

Ikastaroak

Aramaioko hika ikastaroa

Aramaioko Udaletxean, Aramaio

Txirritola Euskara Elkarteak antolatuta Aramaioko hika ikasteko aukera egongo da datorren martitzen eta eguaztenean. Txipi Ormaetxeak eskainiko ditu saioak: teorikoak eta praktikoak izango dira. Azaroaren 24an eta 25ean, 18:00etatik 20:00etara Udaletxean izango da ikastaroa. Izena emateko azkeneko eguna azaroaren 20a, barikua, izango da. Udaletxean eta kultura etxean eman daiteke izena, eta baita txirritola@gmail.com helbidera idatzita ere.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak