Eta etxean euskaraz bizi zirenen gaineko hainbat bitxikeria (berarendako umetan ezjakinak zirenak) kontatzen ditu. Adibidez:
"1- Nire adineko jolaskide askok bazekiten orduan ere euskaraz, nahiz eta gehienek eskolan galdu zuten.
2-Seme/alaba bat baino gehiagoko sendietan, nagusiak bazekien euskaraz mintzatzen, baina bigarrenak ozta-ozta jarrai zezakeen elkarrizketa. Horrek adierazten du, etxe gehienetan anaia arreben arteko harremana gazteleraz izaten zela.
3-Behin eskolara joanez gero, gurasoek haurrari erdaraz egiten zioten, nahiz eta haiek gaztelera ozta-ozta zekiten. Euskara, hizkera ofizialean, “lengua vulgar” zen.
4-Kaleko berezko giro euskalduna printzatu egiten zen umeen artean.
5-Soberan dago azaltzea umeen heziketa prozesuan (eskolan) euskarak jai zuela".
Beste adibide batzuk ere jartzen ditu historiagile debagoiendarrak. Eta kontatzen du baita ere eta besteak beste, Arrasaten ere eskolako ikasleen arteko harremanak gaztelaniaz izaten zirela.
Testua osorik irakurtzeko, Hots Begi Danbolinak blogean klika daiteke.