"Erruki-kutxak gizarte zibiletik sortzen ziren, haien kudeaketa askotan eliz gizonen eskuetan jartzen zen arren", kontatzen du Velez de Mendizabalek. Araba aldean oso erabiliak izan zirela ere badio, besteak beste, Aramaioko Erruki Kutxa bati erreferentzia eginez.
Tona eta erdi gari
Hura 1609. urtekoa da, "herritar partikular batzuen ekimenez sortu zen eta esklusiboki pobreentzat ari zitekeen", dio Velez de Mendizabalek. Kasu hartan ere gariz bete zuten kutxa, Ibarrako behartsuei laguntzeko, ez zutelako bestelako laguntzarik. Guztira, tona eta erdi inguru gari gordetzen zuen kutxa hark, Velez de Mendizabalek bere blogean dioen moduan. Xehetasun guztiak irakurgai, beraz, Hots Begi Danbolinak blogean.