San Kristobal ermitan meza esango dute, 12:00etan. Aurrez, ermitara joateko ibilaldia egingo dute Uribarri auzotik irtenda. Iaz berreskuratu zuten tradizioa da hori, eta herritarrak animatu nahi dituzte aurten ere ibilaldian parte hartzera. Mezaren ondoren, dantzariak eta edatekoa, auzo bazkaria eta arratsaldean bolo txapelketa eta dantzak izango dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.