1918. urtea iritsi behar izan zen Aramaioko alkateak euskarari lehentasuna emateko mediku hautagaia aukeratzeko orduan. Aramaiok izan zuen lehen alkate abertzalea izan zen Benito Jauregi jeltzalea. Eta hari esker iritsi zen, hainbat gorabehera tarteko, Gartziarena mediku postura.
Medikua baino gehiago
Mutiloatik joan zen Aramaiora lanera Zeferino Gartziarena. Eta "lan itzela egin behar izan zuen. Mutiloan baino biztanle gehiago edukitzeaz gain Aramaioko auzoak oso barreiatuta daude eta horrek, garai hartan, medikua egunaren tarte luzez etxetik kanpo egotera behartzen zuen. Oleta ezik, gainerako auzoak bisitatu behar zituen eta egunero goizeko 6etan ateratzen zen etxetik bere betebeharren premian zeudenenganaino heltzeko. Oinez egiten zuen bidea, oraindik ere argi ikusten dugun ohiko bere janzkera harekin: polainak, media kainako botak, kapela euri-oihalekin eta eskuan farola. Duela mende oso bateko itxura harekin oroitzen dugu Zeferino Gartziarena, Aramaioko edozein baserritarantz abiatzeko beti prest".
Laburbilduz, 06:00ak geroztik auzorik auzo, eguerdian erdigunean, eta siestaren ondoren (uzten bazioten) goizez lanera joaten zirenei arreta ematen. Halakoxea izan zen Zeferino Gartziarenaren jarduna Josemari Velez de Mendizabalek bere blogean gogora ekartzen duen moduan.
Kontakizun osoa Hots Begi Danbolinak blogean, beraz.