Aramaioko Bidez Bide proiektua, ondare naturalaren berri emateko beste urrats bat

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko eka. 2a, 10:54

Tellerixa ibilbidearen hasierako seinalea, kiroldegi ondoan.
Bidez Bide proiektuak Aramaioko ondare naturala osatzen duten baso, erreka, zelai eta mendi interesgarrienak lotuko dituen ibilbide sarea sortzea du helburu.

Lehenengo urratsa Aramaioko lurretan dauden interes bereziko txoko ekologiko garrantzitsuenak identifikatu eta sailkatzea izan zen eta orain ibilbide sarea diseinatu, egokitu eta ezagutzera ematen ari dira.

Natura 2000 sarearen baitan dauden eremuak, aparteko zuhaitzak, osasun egoera onean dauden baso eta errekastoak, mendizerrak eta bestelako natura-gune interesgarriak lotzea du helburu ekimenak, bertako zein kanpokoei begira. Izan ere, landa turismo jasangarria bultzatzea ere bada ekimenaren asmoa.  

Auzolana izango du oinarri

Proiektu horretarako Udalak auzolana bultzatzeko asmoa du, izan ere, lan egiteko modu horrek bizirik dirau oraindik Aramaion. Horrela berreskuratu ahal izan dira zenbait ermita, herri-bide eta iturri: "Herriaren kultura eta natura ondarea errespetatzea lortzen da, gure arbasoek egindako lan bikainari eutsiz". Apiril amaieran egin zituzten lehen lanak; besteak beste, Tellerixa ibilbideak seinaleztatu zuten Ibarra kiroldegitik hasita. Laster beste ekintza batzuk egingo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak